Tolosako Gazte Asanbladaren komunikatua okupazioaz

Tolosaldeko Ataria 2015ko uzt. 24a, 14:12

Gutxi gora behera, orain dela urtebete hasi ginen Tolosako Gazte Asanblada(Urriaren 18ko Gazte egunaren ostean hain zuzen ere) tolosako gazteon barrenean gordeta eta ezkutatuta zegoen txorimaloarekin amaitu eta betirako suntsitzeko asmoarekin. Hala ere, nahiz eta bidearekin hasi ginen ez dugu inondik inora ere honekin bukatu, bide luzea baita.

Tolosako gazte guztion barnean gordeta dagoen txorimaloaren izaera eta jarrera kritikatuz hasi genuen bidea. Gazteok inaktibo, pasibotasunean, elkarren arteko harremanik gabe, lokalean edo tabernetako terrazetan atxalde osoak pasatzera eramaten gaituen barneko itzal ilun horren aurka gindoazela garbi utziz. Baina mundu honetan hitzek soilik balio ez dutenez, oso ongi dago txorimalo izaera hori kritikatu eta jo puntuan jartzea, baina benetan izaera honek sortzen dizkigun arazoak gainditzen joan ezean ez dugu ezertxo ere aldatuko. Azken finean, tolosako gazteok benetako aldaketa bat behar dugu.

Benetako aldaketa hori lortu eta horretan pausoak emateko asmoarekin okupatu dugu Larramendi auzoko eraikina. Hain zuzen ere, Euskal Herriko zein munduko makina bat herritan sortuak izan diren Gaztetxeen eredua gurean ere eraikitzeko. Esan bezala, Tolosan bilatzen dugun aldaketa nahiko sakona da; batetik, elkar ezagutu eta laguntzen duena eta bestetik, nesken zein etorkinen parte hartzea handia duen gazteri aktibo bat eraikitzera goaz guztion artean.

Aldaketa hori aurrera eramateko ezinbesteko tresna izango da gaztetxea. Gazteok nahiko beharrezkoak ikusten ditugu espazio propioak; bai kuadrilarekin biltzeko, kirolak egiteko, lasaitasun momentu bat edukitzeko eta baita proiektu zein planak aurrera eramateko. Honen erakusle garbi bat lokalen fenomenoa da. Baina, lokal baten eta gaztetxearen artean badago desberdintasun handi bat. Nahiz eta biek espazio fisiko bat eskaini gure ustetan tolosako gazteon nahiak gaztetxe batek lokal batek baina hobeto beteko lituzke.

Alde batetik, txorimalo izaeraren amaierarentzako eta gure herriko gazteon artean aldaketa sakon bat emateko ezin hobea baita ematen dituen aukerengatik (ilusio eta biziaz betetzeko leku erraldoia baita). Beste aldetik, gazteok lokaletan bilatzen ditugun gauzak gaztetxean bete daitezkelako eta gainera tamaina handigo batean, zeren eta, lokal batean gehienez ere hiru generazio desberdineko gazteak aurkituko dira, gaztetxea aldiz tolosako gazte guztientzako elkargunea da.

Azkenik, esan beharra dugu, badakigula gaztetxeak eta bertako gauza desberdinek auzoarekin zein gainontzeko herritarrekin elkarbizitzen egongo dela; eta ondorioz ez dugula nahi hauentzako arazo bat izan baizik eta laguntza bat, gaztetxea beraientzako ere badela garbi utzi nahi dugu. Baina, lehen aipatu bezala Tolosako gazteriaren artean
eraman nahi dugu aldaketa hau beraz nahiz eta laguntza beti etortzen den ongi garbi daukagu GUK hasiko dugula gure eraldaketa eta GUK sortuko dugula gure errealitate berria, zeren eta, gazteon errealitatea hobekien ezagutzen duena gaztea bera da.
Beraz, tolosako gazte guztiei egiten diegu deia gaztetxera hurbildu daitezen eta modu autogestionatu batean organizatuta dagoen auzolana eta ondorengo festa, tailer, kultura saioak, txapelketak, ikastaroak, denbora pasak etab. aurrera eramaten.

Beraz, egun hauetan zehar antolaturiko auzolanean Tolosako, eskualdeko eta, baita ere, Gipuzkoako gazte zein herritarrak egongo gara bertan gaztetxea prest jarri eta behar diren lanak burutzen. Honekin, inguruan bizi eta interesa duten pertsona orori egiten diogu deia azaldu eta ilusioz beteriko proiektu honen parte izateko.

GAZTEON EKINTZA BAITA BILATZEN DUGUN ALTERNATIBA LORTZEKO GILTZA. GAZTETXEA, BERRIZ, AMETSAK ERREALITATE BIHURTZEKO TRESNA

OKUPAZIOAREN INGURUKO OHARRA

Bukatzeko, okupazioaren inguruko azalpen bat eman nahiko genuke. Eraikuntzetan proiektuak aurrera eramateko modu honek baduelako nolabaiteko “fama” txar bat eta hau azaleratzearren. Gure ustetan hutsik eta inongo erabilerarik gabe dauden eraikuntzetan funtzio sozial bat betetzen dituzten proiektuak (Gaztetxea kasu) aurrera eramateko okupazioaren bidea aukeratzea guztiz zilegi edo justua dela iruditzen zaigu; gaur egungo errealitateak ematen dizkigun baldintza eta aukerak ikusita.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!