Waterline Jaialdiaren bigarren edizioa, irailean

Ataria 2015eko uztailaren 20a

Pasa den urteko arrakasta ikusirik, Waterline Festival Tolosaren bigarren edizioa ospatuko dute, irailaren 5 eta 6an, Oria Ibaian, Zerkausi parean.

Hasiera batean, pasa den urtearen antzera, luzera ezberdineko zazpi zinta jarriko dituzte zintzilik, eta beste bi gehiago jartzea aztertzen ari dira antolatzaileak. Hauexek dira aurreikusita dituzten zintak:

  • Morea: 70 metro
  • Berdea: 55 metro
  • Urdina (spaceline): 25 metroko bi, eta 18 metro
  • Gorria (trickline): 16 metro
  • Laranja: 15  metro

 

Berritasunak ere izango ditu bigarren edizio honek. Bat jakinarazi dute: jendeak slackline-arekin lehen kontaktua izan dezan, zinta bat jarriko dute zerkausian bertan probatu nahi duen ororentzat. Gainontzeko berritasunak pixkanaka ezagutarazten joango dira.

Horrez gain, pasa den urtearen antzera, festa giroa sortu nahi dute Zerkausi inguruan, eta hori dela eta, taberna, DJak eta dendak jarriko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!