Arozenatarren doinuak gaur

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko uztailaren 17a

'Gau Giro'ko kultur eskaintza gaur bertan abiaraziko dute, 22:30ean, Txurrerian

Udako gauekin batera, badator Gau Giro egitasmoa Tolosako plazetara. Gaur bertan ekingo diote kultur eskaintzari, eta Arozenatar anaiek izango dute lehen saio horren ardura.

Itxuraz tradiziozkoak diren musika tresnak erabiliko dituzte, umoreaz betiko errepertorio hori aldatzeko. Izan ere, Aitor, Urko eta Xanet Arozena txistulari familia bateko laugarren belaunaldia dira jada.

Horrek ez dira, hala ere, txistua perkusio nahiz gitarrarekin nahastea egotziko.

Arozenatarren ttunttuna ikuskizuna hainbat begi nahiz belarrik gozatuko dute, beraz: musikazaleek, umorezaleek, txistulari eta dantzariek,... Hiru anaiek 22:30ean ekingo diote lanari, gaur, Tolosako Beotibar frontoiaren kanpoaldean, txurreriaren alboko plazan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!