Bukatu da ramadana

Iñigo Terradillos 2015eko uztailaren 17a

29 egunen ondoren bukatu dute ramadana eskualdeko musulmanek. Amaierako festa Triangulo plazan egin dute, denentzat eskuragarri dagoen gosariarekin. 

Festa giroan amaitu dute eskualdeko musulmanek baraualdia. Goizean goiz otoitzaldia egin dute kultur etxean eta jarraian, esnea, tea eta pastak dastatuz eta edonori eskainiz pasa dute goiza 200 bat lagunek Triangulo plazan. Azken otoitzaldiak kultur etxean egin behar izan dituzte, beraien mezkita txiki geratu baitzaie. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!