15 urteko kartzela zigorra, ostatu eman zion erretiroduna hiltzeagatik

Tolosaldeko Ataria 2015eko uztailaren 16a

Defentsak eskatutako zigorra ezarri diote, baina kalte-ordain altuagoa ordaindu beharko dio biktimaren familiari: 76.000 euro.

Ekaina bukaeran ospatu zuren epaiketa, eta herri epaimahai nahiz magistratuak hiltzailetzat jo zuten 2013ko azaroan erretiroduna hil zuen gizonezkoa. Horrela, fiskaltzak 18 urteko zigorra eskatu zuen eta, akusazio partikularrak, berriz, 20 urtekoa.; leungarria benetakoa izanez gero, 17 urtera jaisteko eskaria egin zuten bi akusazioek.

Azkenean, ordea, epaileak 15 urteko espetxe zigorra ezarri dio akusatuari, defentsak eskatu bezala, azpikeriaz egindako hilketa dela ebatziz. Horrez gain, biktimaren senitartekoei 76.000 euroko kalte-ordaina eman beharko die.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!