Eguzkia ere arrisku bat dela jendarteratzeko txokoa

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko uztailaren 16a

Minbiziaren Aurkako Elkarteak azala babesteko gomendioak eskainiko ditu, gaur, Tolosako Beotibar frontoiaren kanpoaldean, 13:00 bitarte.

Urteroko moduan, Minbiziaren Aurkako Elkarteak kontzientziazio kanpaina abiarazi du udarekin batera. Eguzkia hartzerakoan hartu beharreko neurriak helarazi nahi dizkiete herritarrei, azaleko minbizia saihestu eta ez erretzeko.

Gaur Tolosako Beotibar Frontoiaren kanpoaldean jarri dute txokoa eta, informazioarekin batera, norbere azalak, babesik gabe, eguzkitan zenbat denbora egon dezakeen ere neurtuko diete bertaratzen direnei. Horrela, azal ilunagoek erresistentzia handiagoa dute, oro har, eguzki izpien aurrean: "Hala ere, guk beti 50eko babesa gomendatzen dugu", azaldu die adituak beren azala proban jartzera zihoazenei.

Haur talde bat ere bertaratu da, eta koloredun liburuxken bitartez azaldu die, begiraleak, eguzkiaren aurrean azala zaintzearen garrantzia. 13:00era bitarte izango dira bertan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!