San Fermin giroa Tolosan

Ataria 2015eko uztailaren 11

Migel Anjel Bermudezek bota du txupinazoa eta lehertu da San Fermin Txiki festa Plaza Berrian.

Buruhandiak eta puzgarriak izan dituzte goizean haurrek jolaserako. Gainera, Ibarran dagoen Goienetxe Fundazioaren zerbitzuaren onuradunek egindako buruhandia estreinatu dute gaurko festan.

Eguerdian patata tortilla lehiaketa egin dute, eta aurkeztu diren bederatzi parte hartzaileetatik Eli Murua Artetxe tolosarrak irabazi du. Orain bazkaltzeko unea iritsiko da eta mahaiaren bueltan ehun bat pertsona elkartuko dira. Arratsaldean jarraituko du festak Tolosako Alde Zaharrean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!