"Amets bat izan da"

Asier Imaz 2015eko uztailaren 6a

 5 1436185543784
 7 1436185545902
 13 1436185552711
 19 1436185560424
 1 1436185539127
 2 1436185540979
 3 1436185541920
 4 1436185542861
 6 1436185544884
 8 1436185547333
 9 1436185548304
 10 1436185549255
 11 1436185550349
 12 1436185551731
 14 1436185553830
 15 1436185555231
 16 1436185556481
 17 1436185558037
 18 1436185559297
 20 1436185561361

Azpeitiak irabazi zuen igandean Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. Finalean 3-0 irabazi zion Tolosari.

Kadeteetan erabaki zen berri ere. Baina finalerdietan Zizurkilen aurkakoan ez bezala, Tolosari galtzea tokatu zitzaion oraingoan. Jubeniletan zerbait egin beharrean aurkitu ziren tolosarrak, nagusietako puntua borrokatu beharra baitzegoen. Eta erabakia, ausarta, ez zen ongi atera. 3-0, eta txapela, laugarrena, Azpeitira. Hor amaitu zen aurtengo ametsa.

Manu Aiertza Tolosako ordezkaria gustura zegoen finalaren amaieran. Emaitzagatik baina gehiago, txapelketa guztiagatik: "Amets bat izan da. Tolosan pilotaren inguruan lanean hasiberriak gara, eta finalera iristea lortu dugu. Inolaz ere ez genuen espero horrelakorik. Galdu arren, beraz, ongi ospatu beharreko lorpena da". Txarangaren atzetik joan zen dantzan Aiertza Atano III.a pilotalekutik.

Kantxan bezala harmailetan ere azpeitiarrak izan ziren nagusi. Tolosarrek ordea, musika soinuz erantzuten zuten. Eta biek elkar hartuta, giro paregabea jarri zuten Atano III.a pilotalekuan.

Finaleko lehen partida erabakigarria zen, kadeteena. Morales-Jauregi bikote sendoak aurkari erraldoia zuen aurrean: Alberdi. Batek biri irabaztea zaila da, baina batek bi pilotari handiri irabaztea? Hori izugarria da. Azpeitiar gaztearen erakustaldia arritzeko modukoa izan zen. Ezker-eskuin, beste hirurek ez zuten erritmoa ematen zion pilotari. Partidaren bigarren zatian, nekea etorri zitzaion, eta ordura arte lortutako errenta beheraka hasi zen. Jauregi handi bat ikusi genuen orduan. Pilota guztiak gozatu zituen tolosarren atzelariak. Baina azkenean, 22-18, eta lehen puntua Azpeitira. 

Jubeniletako bikotea txapelketa osoan Egiguren-Beloki izan da. Baina igandean aldaketa egin beharrean izan ziren, nagusien bikotea Belokirekin indartzeko asmoz. Luzuriagak jokatu zuen Egigurenekin. Kadeteetan Azpeitiak egin zuena egin nahi zuten tolosarrek, hau da, Ioritz Egigurenen nagusitasunaz baliatu eta puntua lortu. Aurrelari tolosarrak bere nagusitasuna erakutsi erakutsi zuen, baina bikote azpeitiarra maila altuko bikotea ez izan arren, lanak zail jarri zizkien tolosarrei, eta azkenean, 22ra eurak iritsi ziren. 2 eta 0, eta txapela Azpeitira.

Nagusien partida polita izan zen. Peñak partidaren lehen zatian bere balioa erakutsi zuen, eta Belokik Murgiondori ondo eutsi zion atzean. Ondoren, ordea, azpeitiarrak goitik behera nagusitu ziren.

Argazkiak: Urola Kostako Hitza

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!