Tolosako sortzaileak kalera atera dira

Ataria 2015eko uztailaren 4a

Made in Tolosa 2 topaketa ari dira buruz gaur San Esteban auzoan kokatutako Box.A Arte Elkartean. Era guztietako postuak jarri dituzte: bitxiak, zeramika, arropa, kosmetika, izozkiak, ogia.. Merkatuak 20:00ak arte iraungo du.

Tartean poltsa tailerra ere egin dute eta umeek euren zorroa pertsonalizatu ahal izan dute. Arratsaldeko giroa alaitzeko musika ere izan da Box.A Arte Elkartearen ataria. Afaria egingo dute bertaratutakoek iluntzean eta 21:00etatik aurrera gyn gaua izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!