Arratsaldean jarraituko du festak. Haurrentzako puzgarri eta jolas gehiago izango dira eta mus txapelketan parte hartuko dute auzokoek. Herri kirol erakustaldia izango da 17:00etan eta euskaraokea eta playback-a izango da 21:00etan.
Gauean 23:00etatik aurrera Ingo al deu eta Ziribullo Sound System taldeak arituko dira Amarotzeko festetan.