Hiru emanaldi gaur TolosandBlues jaialdian

Ataria 2015eko uztailaren 4a

Paul San Martin eta Joan Pau Cumellas Lopez Mendizabal plazan aritu dira eguerdian. 19:00etan Solana 4 tabernan Four Friends taldea arituko da eta Plaza Berrian aurtengo jaialdiko izarra Sharrie Williiams ikusteko aukera izango da.

Joan Pau Cumellas blues eta bluegrass jaialditan aritu da jotzen eta ezaguna da Frantzian, Erresuma Batuan, Holandan eta Irlandan. Egungo armonika jotzaile onenetakoa da.

TolosandBlues jaialdirako propio errepertorioa prestatu du Paul S. Martin donostiarrarekin. Hiru lau hilabete eman dituzte gaurko emanaldia prestatzen. Igandean, Saikin 2 tabernan jardungo dute berriz ere elkarrekin, 13:30tik aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!