2015/07/17 - 2015/07/19 00:00

Oargi Mendi Elkartearen irteera

Oargi Mendi Elkartearen irteera
Tolosa

Uztailaren 17, 18 eta 19rako, Gavarnieko herritik irtenda Astazu Txikia eta Astazu Handia lotzen dituen irteera antolatu du Oargi mendi elkarteak.

Uztailak 17, ostirala. Tolosatik atera kotxez, Gavarnieko Grand Holle aterpetxean lo egiteko.

Uztailak 18, larunbata. Gavarnieko (1.375 m.) zirkoan sartu eta Espugüetteseko (2.027 m.) bidean gora egin Tucarroyako (2.666 m.) aterpean lo egiteko. Aterpe hau irekia da eta 12 lagunentzako dago prestatuta bakarrik, beraz litekeena da, kanpin dendaren bat eraman behar izatea. Lo zakua beharrezkoa da. Ibilaldia bost ordu ingurukoa izango da.

Uztailak 19, igandea. Balcón de Pineta zeharkatuz Petit Astazu (3.012 m.) mendira igo, behin handik jaitsiz Grand Astazua (3.071 m.) ere egiteko. Igoera, lau bat ordukoa izango da. Grand Astazutik Tucarroyako aterpetik igaro eta Gavarniera jo. Hemen kotxeak hartu eta Tolosara.

Eraman beharreko materiala: Kranpoiak, pioleta, lo-zakua, frontala, afaltzeko eta gosaltzeko jana, ontziak eta su txikia dira.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org, azken eguna uztailak 13 astelehena.

Izena ematerakoan 20 € aurreratu beharko dira ondorengo kontuan: Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038

Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!