Tolosako sanjoanak 2015

Eskopeta hotsekin batera lehertu da giroa Tolosan

Ataria 2015eko ekainaren 24a

Arratsaldeko lehen orduan jarraitu du festa giroak Tolosan, San Joan egunez. Eskopetariak Andre Mari plazan bildu eta bordondantzari, Musika Banda, txistulari eta udalbatzarekin batera ohiturazko ibilbidea osatu dute.

Arratsaldean ere hunkituta egon dira tolosar asko. Ohiko moduan San Joan bezperak izan dira Andre Mari parrokian eta handik joan dira udalbatzako kideak, musika banda, txistulariak, bordondantzariak eta eskopetariak Arrameleko baselizara. Konpleten txanda izan da. Trianguloan jendetza bildu da eskopetarien azken tiro hotsak entzun eta udalbatzaren dantzak ikusteko. Zumardiaundian bukatu da gaurko tradizio eguna, aurreskuarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!