Jose Ignacio Asensio sozialista izango da Ingurumen diputatua

Ataria 2015eko ekainaren 24a

EAJk eta PSE-EEk gaur aurkeztu dituzte datozen lau urteetan Gipuzkoako foru gobernua osatuko duten diputatuak. Alderdi jeltzalearen bostek eta alderdi sozialistaren hiruk osatuko dute zortzi diputaturen taldea, tartean da Tolosako zinegotzi ere baden PSE-EEko Jose Ignacio Asensio. 

Markel Olano ahaldun nagusiaren ordezkoa Denis Itxaso sozialista izango da. Halaber, Kultura, Turismo, Gaztedia, Kirol eta Lankidetza diputatu ere izango da.

EAJren bost diputatuek ondoko karguak beteko dituzte: Gobernamendu eta Komunikazioa Iñaki Lasak, Sustapen Ekonomikoa Ainhoa Aizpuruk, Gizarte Politikak Maite Peñak, Bide Azpiegiturak Aintzane Oiarbidek eta Ogasuna Javier Larrañagak. PSE-EEko Marisol Garmendiak beteko du Mugikortasun eta Lurralde Antolaketaren diputatu kargua. Eta Jose Ignacio Asensio sozialista Ingurumen diputatu izango da.

Diferentziak eta puntu komunak

Markel Olanoren arabera, ukaezina da bi alderdien artean desberdintasun "agerikoak" daudela. Hala ere, "Gipuzkoa indartsu, solidario eta kementsu" baten alde lan egiteko puntu komunak aurkitu dituztela esan du.

Denis Itxasok "guztientzat" gobernatuko dutela hitzeman du, eta azken lau urteotako "trabatzetik" irteteko lan egingo dutela.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!