Eguraldiak ez zuen zapuztu udako solstizio kontzertua

Ataria 2015eko ekainaren 23a

150 lagun inguru bildu ziren Urkizu gaineko Iraolako zuloan, Mendikute magalean.

Hamabosgarrenez Et Incarnatus orkestrak udako solstizio kontzertua eskaini zuen atzo. Kontzertua eguraldi onarekin hasi bazen ere, bigarren kanturako gelditu behar izan zuten euriagatik. Hamar minuturen bueltan, ordea, arazorik gabe jarraitzeko parada izan zuten.

San Ferminetako diana baten moldaketarekin hasi zuen emanaldia Et Incarnatus orkestrak. Leire Berasaluze abeslariarekin Nere Herriko neskatxa maite edota Goizian argia hastian kantuak jotzeko aukera izan zuten. Enrike Solinis gitarra-jolearen laguntza ere izan zuten.

Kontzertu amaieran, Iñaki Epelden kuadro bat zozketatu zuten urtero moduan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!