Nola parte hartu Kuadrilla Eguneko Selfie lehiaketan?

Ataria 2015eko ekainaren 23a

Larunbatean goizeko 11:00etatik 14:30era bitarte igo beharko dute beren selfie-a kuadrilek Twitter sare sozialera.

Argazkia igotzearekin batera, @kuadrilaeguna aipatu beharko dute ezinbestean.

Parte hartzaileen artean, hiru sari egongo dira:

  • Selfie originalena
  • Selfie tolosarrena
  • Selfie kutreena

Bazkariaren amaieran esango dute zeintzuk izan diren kuadrilla irabazleak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!