Tolosako sanjoanak 2015

San Esteban elkarteak denbora onena, irabazlea Afestta elkartea

Imanol Garcia Landa 2015eko ekainaren 20a

San Joan jaien atarian, Tolosako elkarteen arteko estropada solidarioa egin dute, Afestta elkartearen alde. San Esteban elkarteak lortu denbora onena, Lizardi elkarteari gutxigatik irabaziz.

Oria ibaia izan da festa giroko elkarteen estropadaren lekuko. Eguzkiak ere parte hartu nahi izan du, eta eguraldiaren aitzakiarik ez da izan. Agian, arraunlariek tarteka lainoren bat nahi izan dute esfortzu betean aritu direnean. Halere, parte hartu duten lau elkarteek pozik bukatu dute egindako lanarekin. San Esteban elkarteak lortu du lehen postua, egindako bi txandetan 9:21ko denbora lortuz. Bi segundora amaitu du Lizardik, aurreko irailean, lehenengo postua eskuratu zuenak. Hirugarren izan da Txinparta, 9:58ko denborarekin. Lehia estua izan du Aiz-Orratz elkartearekin, hiru segundora amaitu duelako. laugarren geratuz.

Estropada amaitzerakoan, familia argazki atera dute arraunlari guztiek. Tourette sindromea dutenen eta hauen familien bilgunea da Afestta, eta elkartearen ordezkariei estropada solidarioaren oroigarria eman diete. Pintxoak saltzen aritu dira Zerkausiaren terrazan, eta bazkaria eta kalejirarekin jarraitzeko asmoz dute gaurko festa. Elkartek jarritako postura ere jendea joan da, Tourette sindromearen eta elkartearen jardunaren berri izatera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!