Xabier San Sebastianen hirugarren garaipena

Asier Imaz 2015eko ekainaren 15a

Ihesaldi baten ondoren lortu du garaipena tolosarrak, Herrialde Katalanetan.

Xabier San Sebastian txirrindulari tolosarrak denboraldiko hirugarren garaipena lortu du Herrialde Katalanetan. 23 urte azpikoen Volta a Castelló lehiatzen ari dira bertan. Tolosarrak bigarren etapa irabazi zuen, ihesaldi batean helmugaratu ondoren. Azken metroetan Diego Tirilonte liderra utzi zuen atzean Euskadi Fundazioko txirrindulariak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!