Ekainaren 22tik 28ra San Joan Areto Futbol Txapelketa jokatuko da Usabalen. Finalak azken egun horretan izango dira. Lau maila egongo dira: 2005-06ean jaiotako, eta 2003-04ean jaiotako neska mutilena. Izena emateko epea bihar amaituko da, Shanti Kirolak dendan. Zozketa, aldiz, ekainaren 19an egingo dute.