Anoeta eta Tolosa arteko GI-3650 errepidea moztuta egongo da asteazkenetik aurrera

Ataria 2015eko ekainaren 15a

Bi hilabetez egongo da moztuta, baina ez dio eragingo Tolosa-Anoeta autobus zerbitzuari

Anoeta eta Tolosa arteko bidegorriaren eraikuntza lanak direla eta, asteazkenik, ekainaren 17tik, aurrera GI-3650 errepidea itxita egongo da Tolosa eta Anoetako industrialdearen artean. Errepide mozketak bi hilabete iraungo dituela uste da, epe hori laburtzeko saioa egingo den arren. Zirkulazioa N-I errepidetik bideratuko da.

Errepide mozketak ez dio Tolosa-Anoeta autobus zerbitzuari eragingo, ibilbidea aipatutako errepidetik egiten jarraituko baitu.

Mozketak ez die oinezkoei eta txirrindulariei eragingo, baina gunean lanak egin behar direnez, arretaz ibiltzea komeni da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!