Gaur hasi da Tolosako udala etxeetan banatzen. Egitaraua TOLOSALDEKO ATARIAk eta Chroma Branding enpresak egin dute.
Ekainak 19, ostirala
10:00 Mus Txapelketa, “Iturriza” jubilatu eta pentsionisten elkartearen lokalean.
19:00 Udal Musika Eskolako ikasleen kontzertua, Musika Eskolan.
20:30 “Hace tiempo que vengo al taller” antzezlana Kultur Etxeko antzerki-tailerreko ikasleen eskutik, Leidor aretoan.
Ekainak 20, larunbata
09:00 Sanjoanetako azoka berezia Euskal Herriko produktuekin, Trianguloan.
09:00 “Giro Arte” dultzaina-taldea kalez kale ibiliko da herria doinuz alaitzen.
09:00 - 15:00 Goizean (09:00etan Gernikako Arbolan) eta arratsaldean (15:00etan San Frantzisko pasealekuan), saskibaloia kalean (3 x 3): XVI. San Joan Saria.
11:00 Batel estropadak Oria ibaian, San Joan saria
11:00 Elkarteen arteko “Topaketa Solidarioa”, Afestta elkartearen alde. Pintxo dastaketa Zerkausian, elkarteen arteko estropada, bazkaria, poteoa eta kalejira.
11:00 Beotibar pilotalekuan, Tolosako Beotibar Zesta Punta Eskolak antolatuta, XXIV. San Joan Zesta-Punta Txapelketa.
12:30 Jainekin txaranga kalez kale ibiliko da herria doinuz alaitzen.
19:00 Udal Musika Eskolako ikasleen bandaren kontzertua, Musika Eskolan.
20:00 San Joan Saria eskubaloi-txapelketako finalak, Usabal kiroldegian.
Ekainak 23, asteartea
17:00 Txistularien kalejira, antzinako erronda-bidetik barrena.
18:30 Jaien hasiera iragartzeko, suziri baten jaurtiketa Udaletxeko balkoitik eta kanpai-iraulketa.
18:30 Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteera, “Tolosako Dultzaineroek” lagunduta, Plaza Zaharretik.
18:30 “Iraunkorrak” txaranga kalez kale ibiliko da herria doinuz alaitzen.
19:30 Bertso jaialdia Zerkausian: Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Mikel Artola eta Haritz Mujika. Gai-jartzailea: Iker Iriarte.
20:00 Arrameleko San Joan kaperan bezperak eta konpletak.
22:00 San Joan sua piztuko da, Andre Maria Plazan, Udalbatza bertan dela. Ondoren, Udaberri dantza-taldeak eta Tolosako Musika Bandak jardungo dute. “San Joan” zortzikoa jo ondoren, Musika Banda kalez kale ibiliko da. Ondoren “Hodeiertz”-ek kantatuko du.
23:00 Kontzertua Plaza Berrian: “Sliver” eta “Unsain Taldea”.
Ekainak 24, asteazkena
07:00 Zinegotziei deia, Tolosako Udal Txistulari Bandaren eskutik.
08:30 Diana, Tolosako Musika Bandaren eskutik.
08:45 Diana, Tolosako eta Iruñeko Udal Txistulari Banden eskutik.
09:00 Diana, “Tolosako Dultzaineroak” taldearen eskutik.
09:00 Oriako Txirrindulari Eskolak antolatuta, “XLI. Jose Mª Anza Memoriala” 1. eta 2. mailako afizionatuen txirrindulari-lasterketaren irteera.
09:30 Plaza Zaharrean eskopetariak eta Tolosako Musika Banda bilduko dira. Diana, desfilea eta, ondoren, San Joan Alardea, Gipuzkoako antzinako foru-milizien oroimenez, Udalbatza buru dela.
10:00 Meza Nagusia Andre Maria parrokian. Santa Maria Kaperak parte hartuko du. Ondoren, San Joan Bataiatzailearen prozesio tradizionala egingo da. Abiatzerakoan, elkarteetako eskopetariek ordenantzetako salbak botako dituzte. Ondoren, Udal Agintariak prozesioan abiatuko dira Tolosako Udaletxetik, Tolosako bordondantzariek, Udal Txistulariek eta Tolosako Musika bandak lagundurik. Tolosako Erraldoiek parte hartuko dute ibilbide osoan. Elkarteetako eskopetariek ordenantzetako salbak botako dituzte betiko tokietan. Amaieran, eskopetari-konpainiak Euskal Herria plazan elkartuko dira azken tiro-jasak egiteko.
11:00 - 16:00 Puzgarriak, Alondegi plazan (11:00/13:00 eta 16:00/ 18:00).
13:00 Kontzertua, Berdura plazan, Tolosako Musika Bandarekin eta Tolosako eta Iruñeko udal txistulariekin.
16:45 San Juan bezperak Andre Maria parrokian.
17:00 Udalbatza, Tolosako Musika Banda, txistulariak, bordondantzariak eta eskopetariak Plaza Zaharretik abiatuta Andre Maria Plazan elkartuko dira, ondoren Arramelera joateko.
17:15 Konpletak Arrameleko San Joan Kaperan.
17:40 Udalbatza, bordondatzariak, txistulariak, Tolosako Musika Banda eta eskopetarien konpainiak Trianguloan bilduko dira, bertan azken tiro-jasak egiteko. Udalbatzak Esku-aldatzeko soinua eskainiko du. Ondoren, Udalbatza Zumardiaundira joango da. Han tradiziozko aurreskua dantzatuko da.
20:00 - 23:30 “Kalean” txaranga kalez kale ibiliko da, herria doinuz alaitzen.
23:00 Suak: Valecea piroteknia.
23:30 Kontzertua Plaza Berrian: “Gozategi”.
Ekainak 26, ostirala
11:30 Toka lehiaketa, Tolosako Harizpe elkarteak antolatua, San Frantzisko pasealekuan.
18:00 Zezen-plazan, xexenak eta poniak haurrentzat.
19:00 Berdura plazan, “San Joan” sagardo-txapelketa. Txapelketa bitartean, debaldeko dastaketa: bakailaoa, sagardotan egositako txorizoa eta sagardoa. Antolatzailea: Batasuna elkartea.
19:00 “Elorza-Larrañaga” trikitilariak kalez kale ibiliko dira, herria doinuz alaitzen.
19:00 Usabal kiroldegian, koadrilen arteko “Tolosa Kup” areto-futbol txapelketako finalak (19:30etan
3. eta 4. postuak, 20:30etan finalak).
22:45 Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestraren 35. urteurreneko kontzertua Euskal Herria Plazan.
Ekainak 27, larunbata
10:00 Kale antzerkia Zerkausia kalean. Kultur etxeko Tic Tac antzerki tailerreko ikasleen eskutik: “Antzerkiaren Kondaira”.
10:30 Haurren entzierroa, Plaza Berritik Zezen-plazaraino.
11:00 Tolosako Koadrilen Egunari hasiera emango zaio Plaza Berrian. Txosnagunean hamaiketakoa egingo da, “Bonberenea Txarangak” eta “Giro Arte” dultzaina taldeak alaituta.
12:00 Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteera Plaza Zaharretik, “Tolosako Dultzaineroek” lagunduta. Zezen-plazaraino joango dira.
12:00 “Tolosa Kantari” taldea kalez kale ibiliko da, herria kantuz alaitzen.
12:00 Koadrila eguneko txupinazoa Plaza Berrian.
14:00 Koadrilen herri-bazkaria, Euskal Herria plazan.
16:30 Erromeria “Zesuma” taldearekin, Euskal Herria Plazan.
18:00 Larrain Dantza “Tolosako Dultzainariak” taldearekin, Euskal Herria plazan.
18:00 Haur-erromeria Alondegi plazan: “Dj Porru 2.0”, Kiliklon taldearen eskutik.
18:30 Kalejira “Mulambo” perkusio-taldearekin, Euskal Herria Plazatik Plaza Berrira.
20:00 Plaza Berrian “Rockalean” elektro-txaranga.
23:00 Dantzaldia “Gau Bela” taldearekin, Lopez Mendizabal pasealekuan.
23:30 Kontzertua Plaza Berrian: “Xeic” eta “Betagarri”.
Ekainak 28, igandea
09:00 “Giro Arte” dultzaina-taldea kalez kale ibiliko da herria doinuz alaitzen.
10:00 Arku-tiraketa Zumardiaundian, “Joneren hegoak”.
12:00 Tenis-txapelketako finalak Berazubin.
12:30 Txistularien Alardea Berdura Plazan.
13:00 Haurren hiria Zumardiaundian: gymkana, piknika, “Tenpora” taldearen musika emanaldia, kamiseta margoketa, eta ur jokoak.
18:00 Haur ikuskizuna Zumardiaundian; “Kiki, koko eta Moko”.
18:30 Herri Kirolen erakustaldia Trianguloan: Alazne Etxaburua, Irati Astondoa, Xabier Orbegozo “Harria V.” eta Unai Otaño aizkolariak; eta, Inazio Perurena eta Iban Ugartemendia harri-jasotzaileak.