2015/06/24 07:00

Sanjoanak. Tolosa

Sanjoanak. Tolosa
Tolosa

07:00. Zinegotziei deia. Tolosako Udal Txistulari Bandaren eskutik.

08:30. Diana, Tolosako Musika Bandaren eskutik.

08:45. Diana, Tolosako eta Iruñeko Udal Txistulari Banden eskutik.

09:00. Diana, "Tolosako Dultzaineroak" taldearen eskutik.

09:00. Oriako Txirrindulari Eskolak antolatuta, "XLI. Jose Maria Anza Memoriala" 1. eta 2. mailako afizionauten txirrindulari-lasterketaren irteera.

09:30. Plaza Zaharrean eskopetariak eta Tolosako Musika Banda bilduko dira. Diana, desfilea eta, ondoren, San Joan Alardea, Gipuzkoako antzinako foru-milizien oroimenez, Udabatza buru dela.

10:00. Meza Nagusia Andre Maria parrokian. Santa Maria Kaperak parte hartuko du. Ondoren, San Joan Bataiatzailearen prozesio tradizionala egingo da. Abiatzerakoan, elkarteetako eskopetariek ordenantzetako salbak botako dituzte. 

Ondoren, Udal Agintariak prozesion abiatuko dira Tolosako Udaletxetik, Tolosako bordondantzariek, Udal Txistulariek eta Tolosako Musika Bandak lagundurik. Tolosako Erraldoiek parte hartuko dute ibilbide osoan.

Elkarteetako eskopetariek ordenantzetako salbak botako dituzte betiko tokietan. Amaieran, eskopetari-konpainiak Euskal Herria plazan elkartuko dira azken tiro-jasak egiteko.

11:00-16:00. Puzgarriak, Alondegi plazan (11:00-13:00 eta 16:00-18:00).

13:00. Kontzertua, Berdura plazan, Tolosako Musika Bandarekin eta Tolosako eta Iruñeko udal txistulariekin.

16:45. San Juan bezperak Andre Maria parrokian.

17:00. Udalbatza, Tolosako Musika Banda, txistulariak, bordondantzariak eta eskopetariak Plaza Zaharetik abiatuta Andre Maria Plazan elkartuko dira, ondoren Arramelera joateko.

17:15. Konpletak Arrameleko San  Joan Kaperan.

17:40. Udalbatza, bordondantzariak, txistulariak, Tolosako Musika Banda eta eskopetarien konpainiak Trianguloan bilduko dira, bertan azken tiro-jasak egiteko. Udalbatzak Esku-aldatzeko soinua eskainiko du. Ondoren, Udalbatza Zumardiaundira joango da. Han tradiziozko aurreskua dantzatuko da.

20:00-23:30. "Kalean" txaranga kalez kale ibiliko da,  herria doinuz alaitzen.

23:00. Suak: valecea piroteknia.

23:30. Kontzertua Plaza Berrian: "Gozategi".

Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!