Juan Garmendia, emari amaigabeko iturria

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko ekainaren 12a

Asuncion Urzainkik hitza hartu zueneko unea; ikaskide gisa ezagutu zuten elkar.

Urtarrilean zendu zen Juan Garmendia Larrañaga antropologo, etnografo eta idazlea, 88 urterekin. Sanjoanen aurretik lan berri bat aurkezteko zuen ohiturari eutsiz, omenaldia egin zioten atzo, Topic zentroko aretoan.

Juan Garmendia Larrañagak sanjoanetako egitarauko ezinbesteko hitzordu bilakatu zuen, ia, ekaina amaierako liburu aurkezpena. Urtarrilean zendu zenez, ordea, aurten bazirudien hainbat tolosarren agendako hutsune izango zela kultura gizonaren ale berri bat ezagutzea.

Baina hutsunea nolabait bete dute haren ingurukoek, eta omenalditik haragoko zerbait izan zen, atzo, Topic zentroko aretoan. Tolosako Udala, ikaskide izandakoak, lagunak, lagun bilakatutako lankideak, senideak, Arimaz orkestra,... eta beste hainbat elkartu ziren bertan, emari amaigabea zuen gizona omentzeko.

Emari amaigabea, ez baitzen omenaldi soila izan: Juan Garmendia Larrañagak idatzita utzi zuen azken liburua aurkezteko ere balio izan zuen ekitaldiak: Manuel Jose de Zavala, Conde de Villafuertes. Disposiciones testamentarias, 1831-1842.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!