Ikusmina piztu duen garbiketa makina ekarri dute Tolosara

I. Terradillos-A.Imaz 2015eko ekainaren 11

Garbiketarako makina bereziak eskuratu ditu Tolosako Udalak. Gurpildun bi makina dira, eta plazak eta kaleak garbitzeko erabiliko dituzte garbiketako udal langileek. 

Iragan astean ekarri zituzten bi makina horiek, eta dagoeneko kalera atera dituzte garbiketak egitera. Motordun ibilgailu bereziak dira, eta maneiatzeko gainean zutik jarri behar da, moto edo bizikleta bat balitz bezala gidatuz. Makinaren formagatik ikusmina sortzen du, kalera ateratzean frogatu ahal izan den moduan, herritarrak begira-begira geratzen baitira. Mekanikariak azaldu duenez, plazetan eta kaleetan erabiliko dute makina, zabor txikiak biltzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!