Lander Egiarekin solasean, Indiatik

Iñigo Terradillos 2015eko ekainaren 9a

Indian dela egin dugu bat Lander Egia bidaiari tolosarrarekin. Uttarakhand estatuan dago, India iparraldean, eta mendia nagusi den paisaia ari da gurutzatzen bizikletaz.

Delhin bidaiari euskaldun batekin egin zuen parte tolosarrak. Hain justu, furgonetaz hirugarrenez munduari bira ematen ari zaion Jose nafarrarekin. Berarekin egun batzuk igaro, eta iparralderako bidea hartu zuela kontatu digu, hegoaldeko zarata eta soinua atzean utziz.

Baso moduko batean kanpin denda jarri du bertan atseden hartzeko, eta hortik, Shimla izeneko herrira abiatuko da, eta handik Manalira. Han munduan bigarren altuena den pasabidea gurutzatuko du, 5.300 metrora dagoena.

Argazki gehiago hemen

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!