Inoiz baino berdintasun gehiago Roberto Jaureguiren Oroimenezkoan

Erabiltzailearen aurpegia Igarondo Urpekoak 2015eko ekainaren 5a

Joan den larunbatean, Usabalgo igerilekuan Roberto Jaureguiren oroimenezko XII. Hegats igeriketa txapelketa ospatu zen; lau erkidegoko 120 bat gazteak 50 metrotik 400 metro arteko, probak igeri zituzten.

Igerilari onenen lehia nabarmena ikusteko aukera izan genuen. Intza Egizabal tolosarra izan zen proba gehien irabazi zituena: 50 ur gaineko eta ur azpikoa irabazi zituen, eta ur gaineko 100 metrotan bigarrena izan zen. Iraupeneko probetan aldiz, Malena Rivero kataluniarra izan zen garaile.

Neska Nafarrak talde lan bikaina erakutsi zuten eta 4X100eko proban Espainiako kadete errekorra egin zuten.
Mutiletan ere ez zen garaile argirik izan. Lehenengo postuen lehia gogorra izan zen eta Gianfranco Casanova kataluniarrak eta Oier Irisarri nafarrak 50 eta 100 ur azala banatu zituzten, Aragoiko Luis Navarro urazpiko 100 metrotan eta ur azaleko 400 metrotan garaile izan zelarik.

Denak Alakanten ospatuko den Espainiako Txapelketan ikusiko dira berriz ere eta beraien denborak hausten saiatu beharko dute.

Tolosarren artean Maddi Goenaga, Irati Eizagirre, Zoe Alonso eta Markel Arrezibitak beraien denborak nabarmen jaitsi zituzten eta Natalia Eceizaren lehen proba izanik lan talde bikaina egin zuen erreleboetan. Zorionak denoi eta gogor jarraitu lanean!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!