Ehun parte hartzaile Bedaioko Mendi eta BTT Martxan

Ataria 2015eko ekainaren 8a

Espero baina jende gutxiago izan da aurtengo edizioan, antolatzaileek azaldu dutenez: "Hainbeste ekitaldi izanik uste baino jende gutxiago bildu da". Eguraldi "bikaina" egin duela gaineratu dute.

Igandean egin zituzten bi probak. "Goizean goiz lainoa behean zegoen ia ikusten ez zelarik, goialdean, ordea... bikaina", esan dute antolatzaileek. Horren erakusle da Artubiko tontorrean ateratako argazkia. Bestalde, BTT martxa gogorra izan bada ere, gustora geratu dira bertan parte hartu dutenak. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!