Hiru egun eta hiru emanaldi, disko berria plazaratzeko

Ataria 2015eko ekainaren 4a

Bonberenea Txarangak gaur ekingo dio 'Bihar ez da gaur' diskoaren hiru eguneko birari, Arrasateko Gaztetxean.

Urtea amaitzerako argitaratu zuten laugarren diskoa, eta txaranga ulertzeko modu berri bat aldarrikatzeko bidea ere izan da, Bihar ez da gaur.

Horrela, abenduan etxean eskainitako lehen emanaldi haren ondotik, hiru egunetan hiru emanaldi eskainiko ditu Bonberenea Txarangak, Gipuzkoan barrena.

Zazpi hilabeteko lana KD batean bildu zuten, sei kantu instrumental eta kantuz lagunduriko beste bi kantu onduz. Horrela, Bihar ez da gaur txaranga koloretsuaren aurreko lanetatik nabarmen bereizten da sorkuntza lanei dagokienez.

Soinu berri hori entzuteko aukera gaur bertan izango da, Arrasateko gaztetxean, 22:00etan; bihar, berriz, Hondarribiko kultur etxea izango dute plaza, 20:00etatik aurrera.

Azkenik, asteburua biribiltzeko, etxean ariko dira, berriz, Bonberenea plazara ateraz. 22:30ean Plaza Zaharrean egin dute hitzordua, eta oholtzan hainbat lagun izango dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!