Saski ederra eraman du etxera, Miren Zubeldiak

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko maiatzaren 30a

Tolosako azokako ekoizleen produktuak irabazi ditu, Ataria Irratiaren aste honetako zozketan.

Hilean behin, Ataria irratiak Tolosako Zerkausiko ekoizleen produktuz osaturiko saskia zozkatzen du entzuleen artean. Maiatzeko zorteduna Miren Zubeldia tolosarra izan da, eta Arrate Iturbe azoka teknikariarekin batera, ekoizleak ere lagun izan ditu garaiko produktuen saskia jasotzerakoan. On egin!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!