2015/06/26 - 2015/06/28 00:00
Ordesara irteera.
Ekainak 26, ostirala, Tolosatik atera kotxez eta Torlako Lucian Briet aterpetxean lo egin.
Ekainak 27, larunbata, autobusez igo Torlatik Pradera de Ordesara (1.320 m). Hemendik abiatu, Cotatueroko klabijak pasa eta ondoren Faja de las Flores-etik barrena, Aguas Tuertas (2.328 m) deituriko zelaigunera joan. Hemen, kanpin dendak jarri, eta ondoren, Pico Gallinerora (2.752 m) igo. (8 ordu inguru)
Ekainak 28, igandea, Collado Blancotik barrena Gabietoko bi tontorretara zuzendu (Gabieto okzidentala 3.034 m eta Gabieto orientala 3.031 m). Ondoren, Aguas Tuertasera itzuli, kanpin dendak jaso eta Pradera de Ordesara bueltatu, Carriatako klabijetatik barrena. (8 ordu inguru) Praderan autobusa hartu berriz, Torlara itzultzeko eta hemendik kotxez Tolosara.
Eraman beharreko materiala: camping denda, esterila, lo-zakua, frontala, afaltzeko eta gosaltzeko jana, ontziak, horniloa, arnesa eta bi kabo klabijetan lotuta pasatzeko.
Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org, azken eguna ekainak 18 osteguna.
Izena ematerakoan 20 € aurreratu beharko dira ondorengo kontuan: Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?