Lara Aranzabalen lana, sanjoanen irudi

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko maiatzaren 29a

610 boto jaso ditu tolosarraren Sutan dantzan lanak. Lehiaketan guztira 25 lan aurkeztu ziren.

Aurtengo sanjoanak iragartzeko kartel lehiaketak ere badu irabazlea, eta teknika originala irudi tipikoarekin uztarturiko lana iritsi da, gehien, tolosarrengana.

25 kartel aurkeztu ziren, guztira, eta epaimahaiaren galbahea pasatu zuten bost lanek. Horrela, kartelei botoa emateko epea pasa den maiatzaren 24an itxi ondoren, guztira, 1.647 pertsonak parte hartu zuten bozketan; Lara Aranzabal tolosarraren lanak, boto horietatik 610 jaso zituen.

Trazu askea suaren kolorearekin erabili du, eta eliza eta dantzariak irudikatu ditu, urteroko une kuttuna gogora ekarriz. Trazuaren azpian, berriz, kolore beltza erabili du.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!