Alde Zaharreko bizikleten gordailua, itxura hartzen

Ataria 2015eko maiatzaren 28a

Argazkia: Poliki Arkitektoak

Tolosako Udalak hasi ditu Alde Zaharrean Bizikleten gordailua egiteko obrak

Tolosako Udalak Kale biziak egitasmoaren barruan, mugimortasunari eta herri bizi bati begira martxan jarritako proiektua da. Alde Zaharreko bizilagunek bizikletak gordetzeko gune berria izango dute. Alde Zaharra erakargarriago egiteko jorratu dute proiektua, eta baita mugikortasun jasangarria sustatzeko ere. Modu horretan, Tolosako Udalak patioak irekitzeko duen nahia beteko du honekin.

Korreo, Letxuga, eta Nagusi kaleek eta Berdura plazak osatzen duten patioa gune atsegin bilakatuko du udalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!