Lara Arruabarrena Roland Garrosetik kanpo

Asier Imaz 2015eko maiatzaren 27a

Lehen kanporaketa galduta etxerako bidea hartu behar izan du tenista tolosarrak, banakako txapelketan.

Roldan Garros tenis txapelketaren lehen kanporaketan kalera joan da Lara Arruabarrena. Tolosarrak Bacsinszky suitzarraren aurka galdu zuen, 6-3 eta 6-4. Partidak ordubete eta 23 minutuko iraupena izan zuen. Arruabarrena WTAko 79. postuan zegoen. Suitzarra 23. zerrendaburua zen Frantzian jokatzen den txapelketan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!