Ehun auto, ikustekoak

Imanol Garcia Landa 2015eko maiatzaren 23a

Mas Carreras elkarteak antolatuta, auto topaketa egin dute Tolosako Ferialekuaren aparkalekuan. Ehun auto inguru izan dira bertan, tartean oso bereziak: Caterham auto txikia, Rolls Royce auto dotorea, eta Andoni Aierbek erabiltzen duen rallyetako autoa.

Egoitz Prieto antolatzaileak azaldu duenez, aparkaleku guztia bete dute. Bertan, auto "klasikoak, prestatuak edo gama altukoak" ikusi ahal izan dira. Erakusketaren ondoren, bazkaltzera joango dira Alegiako gasolindegira, eta ondoren Olaberriako zirkuitua kart lasterketak egingo dituzte arratsaldean. "Lehia izango da, hiru lehenentzako opari ederrak daudelako. Halere, ez da bakarrik opariengatik, jendeak besteari ere irabazi nahi izaten dio", esan du Prietok.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!