Tolosako hondakinak biltzeko eredua, Europara

Rebeka Calvo Gonzalez 2015ko mai. 22a, 17:47

 3 1432310951169
 11 1432310958206
 16 1432310962993
 19 1432310966616
 5 1432310953125
 6 1432310953961
 7 1432310954816
 8 1432310955668
 9 1432310956524
 10 1432310957370
 12 1432310959060
 13 1432310959911
 14 1432310960746
 15 1432310962005
 17 1432310963968
 18 1432310965079
 20 1432310967641
 21 1432310968793
 1 1432310948409
 2 1432310950063
 4 1432310952299

Europa Zero Waste taldeko Gianni Giosue, Luca Casavola eta Salvo Manzone italiarrak izan dira gaur, Amarotzen. Gipuzkoan barrena ibili dira azken egunetan hondakinak biltzeko erabiltzen diren sistemen inguruan elkarrizketak egiten, ondoren bideo bat egiteko, eta gaur Tolosaren txanda izan da.

Hiru italiarrak Amarotzen izan dira gaur goizean. Tolosan hondakinak biltzeko erabiltzen den inguruko azalpenak jaso dituzte Ibai Iriarte alkatearen eskutik.

Ibai Iriartek esan duenez, edukiontzien bidezko sistema nola funtzionatzen duen eta zein emaitza ematen dituen azaldu die: "Erreportaje horretan Gipuzkoan azken lau urteetan eman den aldea jasoko dute".

Amaia Azkue Tolosaldeko Mankomunitateko ordezkaria ere bertan izan da, eta horrelako esperientziak oso aberasgarriak direla esan du. "Gipuzkoa eta Tolosaldea mailan egin dugun lana erakusten dute eta oso pozgarria da. Kontutan hartu behar da Europa Zero Waste herrialde desberdinek osatzen dutela eta Tolosako eredua beste herrialde batzuetarako baliagarria izatea oso pozgarria da". Edukiontziez gain, auzo-konposta egiteko dagoen gunea ere erakutsi diete, horrela organikoa kudeatzeko modu desberdinak daudela erakusteko. Era berean, Tolosaldeko herritar guztiak zoriondu ditu "beraiek egindako lanarengatik lortu ditugulako datu on hauek".

Gianni Giosue Europa Zero Waste taldeko kideak bere aldetik, bere aldetik, Gipuzkoa zero zaborreko adibide ona dela esan du eta horregatik etorri direla erreportajea grabatzera. "Gipuzkoako eredua oso ona da, ondoren bideo hori Europa osoan erakutsiko dugu", esan du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!