Topaketa girotzeko DJ Androssek musika jarriko du. Elastikoak salgai jarriko dituzte 12 euroren truke, biltzen duten dirua auto topaketa antolatzen jarraitzeko erabiliko dutela aurreratu dute. Topaketa egin eta gero Alegiako gasolindegian bazkalduko dute, eta ondoren Olaberria Karting zirkuitura joango dira.