Tradizioari eusten diote Bedaion

Imanol Garcia Landa 2015eko maiatzaren 21a

Harri Jaia ospatzen ari dira Bedaion beste behin, Artubi elkarteak antolatuta.

Tradizioari eutsiz, Harri Jaia ospatzen ari dira Bedaion. Artubi elkartekoak aritu dira antolakuntza eta prestaketa lanetan, eta 40tik gora pertsona elkartu dira hamaiketakoan eta bazkarian. Afarirako bizilagun gehiago espero dituzte.

Giroa alaitzen Mañukorta eta Zeberio bertsolariak eta Eba Dorronsoro eta Nagore Urbieta trikitilariak aritu dira. Larunbatean eta igandean ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte Bedaioko Asteburu Kulturalerako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!