Araxesko Mendi Itzulia, hamabigarrenez

Ataria 2015eko maiatzaren 21a

Amarozko Mendi Elkartea buru belarri ari da igandean ospatuko den proba prestatzen

Bi urtez behin ospatzen den proba da Araxesko Mendi Itzulia eta aurten hamabigarren edizioa egingo da. Maiatzaren 24ean, igandean, abiatuko da eta Mendiko Euskal Federazioaren barruan antolatzen diren iraupen luzeko itzulien egutegian txertaturik dago.

Irteera 07:00etan izango da, Amarotz auzotik bertatik abiatuta eta helmuga berriz toki berdinean izango da, behin 42 kilometroak beteta, hamar ordu ingururen bueltan.

www.zirkuitua.com webgunearen bitartez izena eman badaiteke ere, egunean bertan ere aukera egongo da, 06:00etatik aurrera, antolatzaileek jarriko duten harrera mahaian. Parte hartzea doanekoa baina antolakuntzatik parte hartzaile muga 250 mendizaleetan ezarri dute.

Igandeko probari begira, prestatzen joateko, ibilbidearen xehetasun guztiak ondorengo helbidean aurkituko ditu mendizaleak: htpps://www.sites.google/site/amarozmendia/

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!