Aimar Agirresarobe: "Triatloian hastea bezala izan da"

Asier Imaz 2015eko maiatzaren 19a

Mahala TTT taldeko triatloilari tolosarrak hirugarren amaitu zuen proba, larunbatean. Irabazleak sei minutuko aldea atera zion.

Igerian 1,9 kilometro, bizikletaz 90 eta korrika 21. Hori zen triatloilariek Iruñean egin behar izan zuten lana. Lehen bi probak burutu ondoren, Agirresarobe lehen postuan zegoen. Azken zatian, ordea, sufritzea tokatu zitzaion. 21 kilometroak Iruñean barrena egin zituzten, 7 kilometroko ibilbideari hiru itzuli emanaz. "Azkenekoan asko sufritu dut" onartzen zuen helmugan Agirresarobek.

Lesio gogor baten ondoren itzuli da tolosarra triatloi probetara. Lau hilabete geldirik egon ondoren, "triatloian hastea bezala izan da" zioen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!