Hirukideko haurrak, Tolosako kaleak garbitzen

Design for change proiektuaren baitan, seigarren mailako ikasleek kaleko zaborra jaso dute egun batez.

90 ikaslek hartu dute parte, gizartean dauden gustuko ez diren elementuak aldatzea helburu dituen 'Design for change' delako proiektuan. Lau fasetan banatzen da: feel (beharrak detektatzeko); imagine (aldaketak aukeratu eta diseinatzeko); do (aldaketa egiteko); eta share (egindakoa zabaltzeko).

Aukeratu zuten gaia honakoa izan zen: "Tolosa garbiagoa egotea". Kaleko zaborra jaso ondoren, bideo bat egin zuten haurrek, eta alkatearengana joan ziren laguntza eske, bideoko mezua zabaldu zezaten. Ondoren mezua Tolosako hiru eskoletan zabaldu dute bai aurkezpenen bidez bai informazioa bidaliz.

 

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!