"Tolosan guardia zibila izatea oraindik ere zenbait kasutan seinalatuta bizitzea da"

Ataria 2015eko maiatzaren 13a

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak, Guardia Zibila Euskal Autonomia Erkidegotik ez dela "inoiz" joango esan du.

Hitz horiek Gasteizen zabaldu ditu Fernandez Diazek, Guardia Zibilak gaur 171 urte betetzen dituela gogoratuz.

 
Tolosa ere aipatu du bere hitzaldian Espainiako Barne ministroak: "Tolosan, Gernikan edo Laudion guardia zibila izatea zoritxarrez seinalaturik bizitzea, edo gutxienez, indiferentzia osoan bizitzea izan da, eta zenbait kasutan, egun ere horrela da".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!