Isileko lana bertsotan txalotu

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko maiatzaren 9a

 1 1431182902512
 5 1431182909429
 9 1431182916159
 15 1431182923586
 2 1431182904782
 6 1431182911225
 7 1431182912801
 8 1431182914274
 3 1431182906447
 10 1431182917378
 11 1431182918731
 12 1431182919910
 13 1431182921149
 14 1431182922410
 4 1431182907977

Baserritarrak omendu dituzte, gaur, Tolosako larunbateroko azokan; Erramun Martikorena, Maialen Lujanbio eta Unai Agirre aritu dira, besteak beste.

Lehen sektorearen garrantzia eta beharra azpimarratzeko hamaika eta bat egitasmo martxan jarriak dituzte, Tolosan, azokako teknikari eta arduradunek. Joan den azaroan aurkeztu zuten Lurretik sukaldera, azokako produktuak erabiliz jakiak prestatzeko postua.

Horri jarraipena eman eta larunbatero azokara bertaratzen diren ekoizle eta baserritarrei beren lana txalotzeko, larunbat berezia izan da, gaurkoa, Zerkausian.

Erramun Martikorenak ireki du goiza, esku-soinuaz lagunduta, bere kantu ezagunenetarikoak eskainiz. Zerkausiak lepo egin du, eta giro epela sortu da haren inguruan.

Kantu saioa amaitutakoan, berriz, bertsolarien ardura izan da larunbatero Zerkausian eskualdeko lurretako produktuak eskaintzen dituzten baserritarrak hitzez txalotzea. Maialen Lujanbiok eta Unai Agirrek asmatu dute ekoizleak limurtzen eta herritarrei irribarreak pizten, eta baita baserritarren bat edo beste lotsa-gorritzen ere.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!