Ibiltari ekin diote asteburuari, zizurkildarrek

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko maiatzaren 9a

Mendi ibilaldiak eta herri bazkaria izango dituzte gaur, Maiatza Saltsan egitaraua osatuz.

 Urtarrilean bete zituen, Zizurkilek, 400 urte hiribildu gisa. Urtemuga bereziaren inguruan horrela, aurtengo Maiatza Saltsan berezia izaten ari da zizurkildarrentzat.

Apirilaren 28an ekin zioten egitarauari eta, atzo iluntzean ere izan zen bertso doinuak entzuteko aukerarik. Egitasmo jendetsu eta bereziena gaur goizean izan da, ordea, herritar ibiltarienen gozamenerako. 400 pauso Zizurkil ezagutuz izenburupean, herria hobeto ezagutzeko lau ibilbide prestatu dituzte eta, behetik zein goitik abiatuta, ibilbide horiek egiteko aukera izan dute herritarrek.

13:00ean guztiak Zizurkil goiko plazan elkartu dira, trikitilari, pandero jotzaile, gitarra jotzaile nahiz erraldoiez lagundurik, eta Eneko Agirre musherra ere igaro da plazatik. Ondoren, bazkari-legea egin dute frontoian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!