Debatea: Tolosako alkategaiak, aurrez aurre

Ataria 2015eko maiatzaren 7a

TOLOSALDEKO ATARIA-k eta 28 Kanalak antolatuta, Tolosako alkatetzara aurkeztu diren lau hautagaien arteko mahai ingurua izango da datorren asteartean, TOPIC-en. 

EH Bilduko Ibai Iriarte, EAJko Olatz Peon, PSE-EEko Jose Ignacio Asensio eta PPko Pello Atxukarrok, datozen lau urteei begira beren alderdiek alor ezberdinetan bultzatuko dituzten egitasmoen inguruan jardungo dute herritarren aurrean. 

Gizarte eragileek ere beren galderak egiteko aukera izango dute, eta denborarik balego, herritarrei luzatuko zaie hitza, lau hautagaiei zuzendutako galderak egin ditzaten. 

Saioa 19:00etan hasiko da eta bi orduko iraupena izango du. Tolosaldeko Atariak, gainera, Twitter bidez jarraipena egingo du, eta horretarako #DBTolosa traola erabiliko du. Ondoren, Ataria Irratian, 28 Kanalean, eta bi medioen webguneetan ikusi edo entzun ahal izango da.  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!