Otsabik gaur ekingo dio 'Maiatza Gorria'-ri

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko maiatzaren 7a

Ekainaren 12ra bitarteko saioetan, nazioarteko hainbat gizarte gai jorratuko dituzte

Euskal Herriko nahiz kanpoko gizarte gaiak Otsabiko lokalera ekarriko ditu, urteroko moduan, Maiatza Gorria egitasmoak. Gaur hasi eta ekainaren 12ra bitarte, hitzaldiak, saio musikatuak, dokumentalak nahiz mendi irteerak izango dira parte hartu nahi dutenentzat.

Gaur iluntzean, esaterako, Kurdistango erresistentzia eta Estatu Islamikoa izeneko hitzaldia eskainiko dute, 19:00etan, Otsabin. Hilaren 14an, Sri Lanka eta Indiako herri tamilaren egoera izango dute hizpide eta, hurrengo egunean, Jatorkinen eskutik, Migrazio esperientziak solasaldia izango da, 19:00etan.

Erroizpe-Laarteko aztarnategira ere irteera egin ahal izango da, Manu Zeberio arkeologoaren eskutik, maiatzaren 16an, 10:00etan. Hilaren 17an, berriz, Burdin hariak eta plastikozko goilareak gogoeta musikatua izango da Otsabin, 19:00etan, espetxeari buruz.

Azkenik, maiatzaren 28an Zerrauts ogia, gosearen grebak dokumentala eskainiko dute, eta ekainaren 12an hitzaldia izango da, TTIP hitzarmenari buruz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!