Euskal Liga eta gero, Koparen txanda

Asier Imaz 2015ko mai. 5a, 10:58

Tolosa CF-rentzat amaitu da Euskal Liga. Orain Koparen txanda iritsi da, eta lehen partida iragan ostiralean jokatu zuten urdinek, Berazubin.

Aurkaria ez zen xamurra, Zarautz. Euskal Ligan 7-0 galdu zuen Tolosak partida hori, aurkariaren etxean. Baina taldea ligako sailkapen nagusian azken aurrena gelditu arren, azken partidetan ongi ibili zen, eta dinamika horri eutsi zioten ostiralean.


Maddi Garikano izan zen izarra, hiru gol sartuta. Partida 3-3 amaitu zen.


«Kopa hasten genuen ligako tentsioa alde batera utzita. Berazubi dotore; euria egin zuen eta zelaia ederki. Baja ugari, lesioak, azterketak etab zirelako, eta ondorioz, bost jubenil eta kadete bat laguntzeko prest agertu ziren», azaldu dute taldeko arduradunek.


Lehen zatia binako berdinketarekin amaitu zen. Berriro beraien gola, errazegi. Lehen zatiaren amaiaren berriz Maddik berdinketa. Bigarren zatian berriro ere kanpotarrak aurreratu ziren, baina aurreko gol guztietan bezala, etxekoen erantzuna etorri zen Garikanoren eskutik. Gol ederra, eta guztiak zoratzen. «Ordurako partida erabat dominatzen ari ginen. Bi edo hiru aukera garbi izan genituen, baina oraingoan ere zortea ez genuen alde izan; esfortzu izugarria gure neskek egindakoa. Horrela jolasten badugu kosta egingo zaie Zarauztarrei aurrera egiten», esan zuen partida amaieran Antxon Iglesias entrenatzaileak.
Jubenilek kostata irabazi zuten etxean Amaikak Bat taldearen aurka. Partidako gol bakarra Ainhoa Garikanok sartutakoa izan zen.


Kadeteek 3-0 irabazi zioten Arizmendiri. Ainhoa Bengoetxeak bi gol sartu zituen, eta Zuriñe Iglesiasek bat. Kosta egin zitzaien urdinei markagailuan aurrea hartzea, aurkaria atzean sartuta ibili baitzen. Bigarren zatian etorri ziren gol erabakigarriak.


Infantiletan, Tolosa Ak etxetik kanpo irabazi zuen Amaikak Baten aurka, 0-5. Tolosa Bk gauza bera egin zuen Bergararen etxean,
0-4eko emaitzarekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!