Kreditu aldaketa eta inbertsio berriak, aurrekontu positibotik

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko apirilaren 29a

Astearteko osoko bilkuran proiektu berriak ezagutarazi zituen Tolosako udalak, aurkezturikoez gain. Beotibar berrituko dute, errepideak asfaltatuko dituzte eta desfibriladoreak jarriko dituzte udal eraikinetan.

Tolosako udalak duela bizpahiru aste jakinarazi zuen 2014ko aurrekontuaren likidazioa positiboa izan zela. Horren harira, gainera, alokairu sozialeko etxebizitzak, Elosegi parkeko obrak nahiz Usabaleko harmailak egingo dituztela ere jakinarazi zuten.

Herenegungo osoko bilkuran onarturiko kreditu aldaketarekin, ordea, jakinarazitakoez gain, inbertsio berriak ezagutarazi zituen udalak, likidazio horren ondorio. Hauexek aurreikusi dituzten lanak:

  • Asfaltatze lanak: Lapurdi plazan, Gorriti plazan, Andre Mari kalean, Amarotzen, Urkizun eta Asuncion Klinikako biribilgunean
  • Bideak berritzea: San Estebanen, Zazpibideak, Martin Jose Iraola, Txorreko bidea, Esolako bidea...
  • Beotibar pilotalekuko hormak eta sabaia konpontzea. Biltegia eta harmailak berritzeko proiektua ere egingo da.
  • Desfibriladoreak jarriko dira udal eraikinetan: Pablo Gorosabel, Zezen Plaza, Leidor, Beotibar eta Udaltzaingoan (azken hau mugikorra).
  • Samaniego ikastetxeko patioa txukunduko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!