Martxan da Sanjoanak iragartzeko kartel lehiaketa

Ataria 2015eko apirilaren 21a

Hirugarrenez antolatu du lehiaketa Tolosako Udalak. Maiatzaren 15a baino lehen bidali beharko dira lanak, eta irabazleak 500 euro eskuratuko ditu.

Aurten ere lehiaketa bidez aukeratuko da Tolosako Sanjoanak iragartzeko kartela. Edonork parte hartu ahal izango du, baina bete beharreko baldintza batzuk daude:

  • Ideia nahiz edukia originala izatea
  • 'Sanjoanak 2015, ekainak 23-28 TOLOSA' testua jartzea
  • Gaiaren trataera sexistarik ez da onartuko

Hona hemen beste hainbat betebehar:

  • Neurri bertikala izan beharko dute: 50x70 zentimetro
  • Teknika eta kolorea, bakoitzak nahi duela izan daiteke
  • Ordenagailuz aurkeztuz gero, gutxienez 300 ppp izango ditu

Maiatzaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dira lanak Kultur Etxean (astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara edota 17:00etatik 19:00etara bitartean). Ondoren kultura departamentuak izendatutako epaimahai batek galbahea pasako du, finalistak aukeratu eta herritarrei ikusgai jarri aurretik. Herritarrak izango dira irabazlea aukeratuko dutenak, Kultur Etxera bertara joanez eta www.tolosa.eus webgunearen bidez.

Kartelaren atzean egileak adina eta leloa zehaztu beharko ditu, eta kartazal batean izen-deiturak, helbidea eta telefonoa adieraziko ditu. Kartazalaren kanpoan, berriz, izenburua eta egilearen adina.

Oinarri guztiak, www.tolosa.eus atarian

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!