I. Bidaia Bekaren sariak banatu dituzte

Imanol Garcia Landa 2015eko apirilaren 17a

I. Bidaia Bekaren irabazleak.

Antxon Bandres Bidaiariaren Txokoak antolatutako lehiaketa da, eta Laskorain Ikastolako DBH4 mailako ikasle talde batek irabazi du.

Euskal Herriko hiri nagusietatik aldentzea eta bitxikeriak ezagutzea da irabazleen proiektua. Noe Lopez, Ainhoa Goikoetxea, Maitane Iruiñ, Josu Lertxundi eta Eunate Martinez de Rituerto dira irabazleak. Bere bidaia egiteko 500 euroko saria jaso dute. Bost egunetan Euskal Herritik bidaiatuko dute, eta hainbat herritatik pasako dira, bertako kultura ezagutzeko asmoz. Orio (baleen arrantza), Gernika (piperrak), Agurain (musika), Lodosa (piperrak), Gares (arkitektura), Donibane Lohitzune (hondartzak), Baiona (pilota) eta Idiazabal (gazta) bisitatuko dituzte.

Bigarren saria Uzturpe Ikastolako DBH$ mailako talde batek lortu du. 150 euroko gastua egiteko balea jaso dute Aralar kirol dendatik. Iratxe Lizarburu, Saiao Etxegia, Amaia Bastarrika, Iraia Sanchez, Aitor Erauntzetamurgil eta Aitor Maiza dira taldeko kideak. Euskal Herriak eskaintzen dituen beste paisaia batzuk eta naturarekin zerikusia dutenak jorratu dituzte beren proposamenean: Mundaka, Uribarri-Ganboako lakua, Bardeak, Irunberriko Arroila eta Hiru Erregeen Mahaia mendia.

Iosu Iztueta Bidaiarien Txokoaren kideak azaldu duenez, bekaren asmoa gazteen artean bidaiaren zaletasuna bultzatzea da, eta "Euskal Herria, gure ingurunea ezagutzea". Guztira bost proposamen aurkeztu ziren lehiaketara.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!