Gizonezko bat atxilotu dute Tolosan, frontoi bateko teilatu-hodiak hartzeagatik

Ataria 2015eko apirilaren 17a

Ertzainek 27 urteko gizonezko bat atxilotu dute bart, Santa Luzia auzoko frontoi batean teilatu-hodiak lapurtzeagatik.

Tolosako Udaltzaingoak deitu dio Ertzaintzari frontoiaren inguruan pertsona batzuk bueltaka zebiltzala ikusita. Ertzainak hara joan eta bertan bi pertsona auto baten gainean igota teilatu-hodiak hartzen ari zirela ikusi du.

Ertzainak ikustean bi pertsonetako batek ihes egin zuen eta bestea atzeman zuten. Era berean, inguruan beste pieza batzuk aurkitu zituzten ezkutatuta.

Ertzaintza gertakaria ikertzen ari da eta ihes egindako beste gizonezkoa topatu nahian dabiltza.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!